Bizkaiko Aldundiak 2,4 milioi euro bideratuko ditu ekintzailetza eta berrikuntza soziala sustatzera

Pradales eta jardunaldiko hizlarietako batzuk
Foto: BIZKAIMEDIA
Actualizado: martes, 27 enero 2015 18:03
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak 2.400.000 euro bideratuko ditu aurten ekintzailetza eta berrikuntza soziala sustatzera. Zuzeneko laguntzak eta arrisku inbertsio funts bat barne hartzen dituen programa hau Bilboko Euskalduna jauregian aurkeztu da gaur, "Ekintzailetzaren eta Berrikuntza Sozialaren Finantzaketa" aztertzeko topaketa batean.

   Laneguna eguerdia baino pixka bat lehenago hasi da, Bizkaiko Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatu Imanol Pradalesek esku hartu duenean. Ekintzailetzaren eta Berrikuntza Sozialaren 2015eko Programaren xehetasunak aurreratu ditu Pradalesek. "Berritzea gizarteari balioa gehitzea" dela gogorarazi du.

   Ildo horretan, Diogo Vasconcelos berrikuntza sozialean aditua izan zenaren aipua ahotan hartu du: "Epe luzera, gizarte zerbitzuetan edo hezkuntzan berrikuntzak egitea industria farmazeutikoan edo aeroespazialean berrikuntzak egitea bezain garrantzitsua izango da".

   Aurreko bi edizioak bezala, Ekonomia Sustatzeko Sailaren eta Gizarte Ekintza Sailaren arteko lankidetzaren emaitza da programaren edizio berria. Momentura arte sektoreko enpresen 36 proiektu babestu dira, 312 pertsonaren lanpostuak lotuta eduki dituztenak, hiru urtean.

   Apirilaren 6tik ekainaren 4ra arte eskatu ahal izango dira Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza 2015eko Programako laguntzak: bai gizarte proiektu berritzaileak garatzeko laguntzak, enpresa plana garatu eta zehazteko gastuen %80raino finantzatuko dutenak, bai enpresa edo gizarte entitate berritzaileak sortzeko laguntzak; azken horiekin, enpresa abian jartzeko gastuen %60raino finantzatu ahal izango da, eta negozioa garatuko duen pertsona bat kontratatzeko gastuen %60raino.

   Programaren laguntzetarako 800.000 euroei, Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzarako Inbertsio Funtsa gehitu behar zaie, Seed Capital sozietateak kudeatutakoa, 1.600.000 euroko hasierako kapitala duena.

   Pradalesek gogorarazi duenez, "funtsa jasoko duten enpresa ekimenek gizarte balio erantsia dute, eta hainbat arlo lantzen dituzte: energia berriztagarriak, nekazaritza ekologikoa, bioeraikuntza, gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzako laguntza, garapenerako lankidetza, bidezko merkataritza eta antzekoak".