Bizkaiko Aldundiak harrera egin die Ibilaldia 2017ko arduradunei

Larramendi ikastolako eta Ikastolen Elkarteko ordezkariak Foru Jauregian
BIZKAIKO ALDUNDIA
Actualizado: viernes, 26 mayo 2017 13:23

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak harrera egin diete ostiral honetan Ibilaldia 2017ko arduradunei Foru Jauregian, Bilbon. Mungiako Larramendi ikastolako eta Ikastolen Elkarteko ordezkariak izan dira ekitaldian, ikastola horrek antolatu baitu igandean ospatuko den Ibilaldiaren 39. edizioa.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, bisitaldian zehar, Bizkaiko ikastolen aurtengo jaiaren arduradunek gonbidapena egin diote Rementeriari igandeko ospakizunarekin bat egin dezan, eta Bizkaiko ahaldun nagusiak baietza eman die.

"Egunero alkarregaz" goiburupean, Mungiak Durangoren lekukoa hartu du aurten, eta Bizkaiko Foru Aldundia lurraldeko ikastolen jaian izango da, Bizkaian "euskara bultzatzeko eta bizitzako arlo guztietan normalizatu eta erabiltzeko hartua duen konpromisoa erakusteko".