Bizkaiko Aldundiak 6 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu 27 gizarteratze proiektutan

Actualizado: martes, 31 enero 2012 13:28
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 31 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak, gaur egindako Gobernu Kontseiluan, lurralde historikoan gizarte-bazterkeriaren aurka lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko 13 erakunderekin dituen lankidetza hitzarmenak berritzea eta hobetzea onartu du gaur. Guztira 27 proiektu dira, baztertuta dauden edo horrela egoteko arriskuan dauden pertsonei laguntza emateko, eta foru erakundeak 6 milioi euro baino gehiago erabiiliko ditu haiei guztiei laguntzeko.

   Hitzarmen guztien xedea da egoitza-zentroetan zerbitzuak jasotzea behar duten Bizkaiko pertsonei 329 plaza eskaintzea, haien beharrizan-maila kontuan hartuta: txikia, ertaina eta handia. Beharrizan horren arabera, erakunde laguntzaileek honako hau eskainiko diete: gizarte-laguntza; zenbait abilezia, gaitasun edo eremuen gaineko esku-hartzea; droga-mendekotasunak tratatzeko zentroaren aginduak betetzeko laguntza eta aginduen jarraipenaren ikuskapena, edota ostatua.

   Erakunde sinatzaileak honako hauek dira: pertsonak gizarteratzeko Zubietxe elkartea, Agiantza Elkartea, Kartzela Pastoraltzako Bidesari elkartea, Askabide-Liberación elkartea, Bizitegi, Bizietxe, drogaren mendeko pertsonak gizarteratzeko Zubietxe elkartea, Bilboko ongintza-sorospeneko Elkarbanatuz elkartea, Izangai, Goiztiri, HIESaren aurkako T-4 elkartea, Lagun Artean eta Beata Maria Josefa harrera-zentroak, EMAUS-Fundación social erakundea eta Bilboko Elizbarrutiko Caritas. Guztira, Bizkaiko Foru Aldundiak 6.066.021 euroko diru-laguntza emango die, ematen dituzten zerbitzuak finantzatzeko urte amaierara arte.

   Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko hirugarren sektore sozialak kudeatzen dituen zentroak egonkortzeko daukan "bokazioa eta borondatea" nabarmendu ditu, eta horretarako, hitzarmen bidez gauzatzen du lankidetza. Erakundeek egonkortasuna handiagoarekin betetzen dute dagokien eginbeharra, urte hasieratik dakitelako urte osorako finantzazioa izango dutela, diru-laguntzen deialdi baten zain egon gabe. Izan ere, diru-laguntzen deialdiaren emaitza ez da ziurra eta jarduera ere baldintza dezake, eta, gainera, ez du kostuaren %100 betetzen.