Bizkaiko Aldundiak udako liburutegia abiarazi du aurten ere

Actualizado: martes, 23 junio 2015 13:27

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak udako liburutegia kokatu du aurten ere Foru Jauregiaren eta Foru Liuburutegiaren arteko gunean, Bilboko Arbieto kalean. Liburutegia uztailaren 29ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

   Foru erakundeak jakinarazi duenez, udako liburutegiak aukera eskaintzen die familiei irakurketaz gozatzeko beste era bateko inguru batean. Ipuinak, prentsa, aldizkariak eta bestelako materialak jarri dira.

   Halaber, haien osagarri gisa, irakurzaletasuna pizteko jarduerak ere antolatuko dira, hala nola tailerrak, jolasak eta ipuin kontalarien saioak. Edonor joan daiteke udako liburutegira, baina umeek beti egon beharko dute heldu arduradun batekin batera.