Bizkaiko Aldundiko suhiltzaileek euren patroiaren eguna ospatuko dute igandean Balmasedan

Bizkaiko Aldundiko suhiltzaileak
BIZKAIMEDIA
Actualizado: jueves, 5 marzo 2015 14:52

BILBO, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuak San Juan de Dios suhiltzaileen patroiaren eguna ospatuko du datorren igandean, martxoaren 8an, Balmasedako suhiltzaile etxean, foru erakundeak jakinarazi duenez.

1972. urtetik hona, Suhiltzaile Zerbitzuko profesionalek Bizkaiko zortzi suhiltzaile etxeetako batean ospatzen dute patroiaren eguna, eta urtero suhiltzaile etxe bat arduratzen da eguneko egitaraua antolatzeaz.

Jardunaldia goizeko 09:00etan hasiko da, txupinazo batekin, eta horren ondoren, bizikleta ibilbide bat egingo da Kolitzaren inguruetan eta pala txapelketa bat. Halaber, jarduera berezi gisa, bisita bat antolatu dute Boinas La Encartada Museora.

2014ko ekitaldian, Suhiltzaile Zerbitzuko Balmasedako suhiltzaile etxeak 269 esku hartze izan zituen, haietako 27 laguntzakoak, 120 salbamendukoak eta 122 suteetakoak. Balmasedako suhiltzaile etxearen jarduketa eremuan udalerri hauek sartzen dira: Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla.