Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000 euro bideratuko ditu aurten Arriaga Antzokian kultura-jarduerak egiteko

Bilboko Arriaga Antzokia
EP
Actualizado: martes, 15 febrero 2011 19:26

BILBO, 15 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Bilboko Arriaga Antzokiarekin, 2011. urtean antolatuko dituen kultura-jarduerak zati batean finantzatzeko. Horrela, antzoki bilbotarrak foru erakundearen 100.000 euroko diru-laguntza jasoko du ekitaldi honetan.

Arriaga Antzokiaren aurtengo jarduera-programa oso zabala da, eta egitarau horren baitan daude, besteak beste, zazpi antzezlan, bost dantza ikuskizun, opera bat, bi zarzuela, musikal bat, Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren emanaldiak, hamar kontzertu edota "Arriagako Gelatxoak" zikloko saioak.