Bizkaiko Foru Aldundiak 70.000 euro bideratuko ditu Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren jarduerak finantzatzeko

Actualizado: martes, 15 marzo 2011 18:03

BILBO, 15 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 70.000 euroko diru-laguntza bat onartu du gaurko bileran, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak aurten egiten dituen jarduerak partzialki finantzatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak, erabaki horren bidez, dantza arloko erakundeak 2011. urtean egingo dituen jarduera batzuk finantzatuko ditu. Horrela, Bizkaiko Dantzari Eguna jaialdia egiteko diru-laguntza emango du; ekitaldi horren 31. edizioa Getxon egingo da, eta espero da ehun talde eta 3.500 dantzari baino gehiagok parte hartzea.

Beste ekimen batzuk ere antolatu dira, hala nola Prestakuntza (dauden monitoreentzat prestatutako trebakuntza ikastaro pedagogikoak, musika-ikastaroak), Folklore Zabalkuntza (hiru erakusketek osatua: Nafarroako Janzkerak, Bizkaiko soinekoei buruzko erakusketa iraunkor bat eta Argazki Lehiaketa-Euskal Herriko Folklorea) eta material didaktikoa (Pausoz Pauso materialaren hirugarren edizioa, Kaixarranka eta Eguzki Dantza dantzei buruzkoa). Azkenik, jarduera horiek guztiak osatzeko, Gabonetako Haur Parkeko parte-hartzea dago.