Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoak bisita gidatu bat antolatu dute ostegun honeterako

Actualizado: martes, 19 agosto 2014 18:31

BILBAO, 19 Ago. (EUROPA PRESS) -

'Silexaren bila. Euskal kostaldeko lehen biztanleak' aldi baterako erakusketaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoak bisita gidatu berezi bat antolatu du ostegun honetarako, abuztuak 21, 18.00etan, museoko arkeologoa eta erakusketaren komisario zientzialaria den Diego Garate Maidagan doktorearen gidaritzapean.

Foru Aldundiak asteartean jakinarazi duenez, bertara hurbiltzen direnek aukera izango dute Bizkaiko baliabide naturalak ustiatzeko izan ziren lehenengo moduak ezagutzeko, Uribe Kostako silex-azaleratzeetan aurkitutako zenbait tresna prehistorikori nahiz Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako beste aztarnategi batzuetan aurkitutako beste tresna batzuei esker.