Bizkaiko Foru Liburutegiak emakumeen literaturari buruzko ikastaroa eta euskara irakurle taldeak eskainiko ditu

Bi eskaintza egingo ditu Bizkaiko Foru Liburutegiak literaruraren inguruan
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: martes, 13 septiembre 2011 14:22

BILBO, 13 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Foru Liburutegiaren bidez, epea ireki du literatura protagonista duten doako bi ekimenetan izena emateko: emakumeen literaturari buruzko tailerra eta euskara irakurle taldeak. Bi ekimenak Bilbon dagoen liburutegiko bosgarren solairuan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

Horrela, irailaren 19ra arte aukera egongo da "Emakumeen literatura ikastaroa: Literatura afroamerikarra" ikastaroan izena emateko. Ikastaroa asteartero egingo da, irailaren 20tik abenduaren 20ra, Josune Muñozen zuzendaritzapean. Emakumeentzat da, 18 leku daude eta gaztelaniaz izango da.

Josune Muñozek emakumeei zuzendutako kulturen arteko tailer bat ematen duen hirugarren urtea oraingoan. 2009an, emakumea, migrazioak eta literatura izan zen gaia, eta joan den urtean, Asiako emakumeen literatura.

Aurrekoaz gainera -izena emateko epea bera da-, aukera egongo da Juanra Madariagak zuzenduko duen "Euskara irakurle taldeak" tailerrean izena emateko. Ekintza horren helburu nagusia da euskaraz idatzitako literatura-lanak irakurtzea eta lan horien inguruan hitz egitea. Jarduera hau ostegunero izango da, irailaren 22tik azaroaren 24ra bitartean.