Bizkaiko Foru Liburutegiko ikasketa gelaren ordutegia maiatzaren 4tik ekainaren 10era zabalduko da

Bizkaiko Foru Liburuegia
Foto: BIZKAIMEDIA
Actualizado: lunes, 27 abril 2015 12:06

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Diputazio kalean duen Foru Liburutegiaren ikasketa gelaren ordutegia zabalduko du maiatzaren 4tik ekainaren 10era bitartean, azterketa garaia dela eta.

   Zehazkiago, aldi horretan, ikasketa gelaren ordutegia honako hau izango da: astelehen eta ostiraletan, 08:30etik 22:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan, 09:00etatik 22:00etara.

   Hala, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez, eskaintza zabaltzearekin indartu egingo da Foru Liburutegiko ikasketa gelaren zerbitzua, azterketa garaian ikasleek dituzten beharrizanak bermatzeko.