Bizkaiko Golkoko berdelaren kontsumoa sustatzeko kanpaina abiarazi dute Bilbon

Berdelaren kontsumoa sustatzeko kanpaina aurkeztu dute
Foto: BILBOKO UDALA
Actualizado: viernes, 27 febrero 2015 12:51
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalak, Bilboko Mediku Zientzien Akademiak, Bizkaiko Albaitarien Elkargoak eta Medikuen Elkargoak, Slow Food Bilbao-Bizkaia elkarteak, Mercabilbaok, Bilbao Zerbitzuak erakundeak eta Artxandako Ostalaritza Eskolak Bizkaiko Golkoko berdelaren kontsumoa sustatzeko kanpaina jarri dute martxan.

   Berdela arrantzatzeko sasoiaz baliaturik, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak sasoiko arrain urdin hau jatea osasuntsua dela gogorarazi du Erriberako Merkatuan ostiral honetan egindako ekitaldi batean.

   Osasun eta Kontsumo Sailak urte osoan inguruko produktuen kontsumoa eta ohitura osasungarriak bultzatzeko jardunaren barruan dago ekimen hau, eta bere helburu nagusiak, berdelaren kontsumoa bultzatzea, bere onurak jakinaraztea, herritarrei azaltzea berdela jatea oso ona dela nagusientzat eta umeentzat, eta arrantzaleek eta arrain saltzaileek egiten duten lanari balioa ematea dira.

   Horrela, ekitaldian naabrmendu dute berdela, arrain urdina izanik, lagungarria dela dieta osasungarria eta orekatua egiteko. Izan ere, arrain zuriak baino koipe gehiago du, azkarrago ibiltzen delako itsaspean.

   "Txitxarroa, hegaluzea, antxoa, sardina, hegalaburra, ezpata arraina eta beste arrain urdin batzuk bezala, berdela ezinbestekoa da gure dietan, omega 3 eta 6 ugari duelako eta hori ona da presio arteriala erregulatzeko. Horrez gain, balio biologiko handiko proteina iturri ere bada eta hainbat bitamina eta mineral ditu. Otsailetik maiatzera bitarteko hilabeteak dira onenak berdela jateko", azaldu dute.