Boise State Universityk ikasle euskal herritarrentzako beka zientifiko-teknikoen deialdia egin du

Asier Martinez eta Virginia Molina, 2013an bekadunak izan ziren bi ikasle
Foto: IREKIA
Actualizado: lunes, 2 marzo 2015 13:58
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Idahon (AEB) dagoen Boise State University (BSU) unibertsitateak ikasle euskal herritarrei zuzenduriko master eta doktorego bekak atera ditu. Bekek urtebeteko iraupena dute, matrikula gastuak ordainduko dituzte, eta, horrez gain, 18.000 eta 25.000 dolar bitarteko diru laguntza ere emango da egonaldi gastuetarako, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak jakinarazi duenez.

   Unibertsitate estatubatuarrak ez du beka kopuru finkorik eskaintzen, baizik eta lizentziatura edo master ikasketak aparteko espediantearekin bukatu edo 2015eko abuztuan bukatuko dituzten ikasle guztiak aurkeztera animatzen ditu.

   Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Informatikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Fisika, Kimika, Biologia, Geologia edo Matematikak bezalako gaiak landuko dituzte bekek, eta hautagaitzak jaso ondoren, Boise State Universityk ikasle onenak aukeratuko ditu.

   Eskaerak martxoaren 15a baino lehenago bidali behar dira PeterMullner@boisestate.edu posta elektonikora. Beken aurkezpena astearte honetan, martxoaren 3an, izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritza Eskolaren Gradu Aretoan, Bilbon.