Bortzirietako gaixoen historia klinikoak partekatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Osasunbidek eta Osakidetzak

Nafarroako eta EAEko Osasun sailetako arduradunak
Foto: EUSKO JAURLARITZA
Actualizado: miércoles, 8 enero 2014 17:05

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Osasunbideko zuzendari nagusi Juanjo Rubiok eta Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxebarriak Bortzirietako gaixoen historia klinikoak partekatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute asteazken honetan, Iruñean izan duten bileran.

   Geografikoki gertu daudenez, eta bide komunikazioa ona dagoenez, eskualde nafarreko herrietako gaixoek Osakidetzako zerbitzu antolamenduetan hartu izan dute, ohiz, hainbat osasun arreta.

   Hori dela eta, ahalik eta arreta onena eskaintzeko, bi administrazioek egoki ikusi dute elkarlana bultzatzea, eta, sinatutako hitzarmenari esker, Osakidetzak udalerri nafar horietako gaixoen historia klinikoak kontsultatzen utziko dio Osasunbideri, eta alderantziz, Osasunbidek ere beste hainbeste egiten utziko dio Osakidetzari, arreta egiteko azken osasun zerbitzu horren baliabideak erabiltzen diren kasuetan.

   Horrez gain, jarraipen batzorde bat sortzea ere jaso du hitzarmenak, akordioa behar bezala betetzen dela bermatzeko, sor daitezkeen zalantzak argituz eta haren aplikazioa sustatuz. Urtebeteko indarraldia izango du hitzarmenak, eta urtero luza daiteke.

LAN BILERA

   Bi administrazioek interes komuneko kontuak aztertzeko egin duten lan bileraren baitan sinatu da hitzarmena. Marta Vera eta Jon Darpon Nafarroako eta EAEko Osasun sailburuak, hurrenez hurren, buru zirela egin da bilera.

   Haiekin batera izan dira bien kabineteburu Marta Borruel eta Fatima Ansotegi, hurrenez hurren, Juanjo Rubio Osasunbideko kudeatzailea, Cristina Ibarrola Osasun Saileko zuzendari nagusia, Victor Peralta Nafarroako Ospitale Konplexuaren zuzendaria, Fernando Balduz Osasunbideko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia, Guillermo Viñegra Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordea, Beatriz Artolazabal Osakidetzako zuzendari ekonomiko-finantzarioa eta Antonio Arraiza Osakidetzako Osasun Arretako zuzendaria.

   Halaber, bilerak hainbat arlotako esperientziak eta jakintza partekatzeko balio izan du, hala nola botiketako osasun gastua arrazionalizatzeko politikakoak, Plan Soziosanitarioaren barruan egindako ekimenak eta emaitzetan eta adierazgarrietan oinarritutako ebaluazio sistemak.