BOS Ensemble laukotea ariko da larunbatean Getxon (Bizkaia)

Actualizado: viernes, 17 febrero 2012 11:25
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   BOS Ensemble laukoteak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, otsailaren 18an, arratsaldeko 19:30ean, Getxoko (Bizkaia) Andres Isasi Musika Eskolak antolatutako "Neguko Bidaia" kontzertu didaktikoen zikloaren baitan. Sarreraren prezioa 4 euro izango da.

   Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azken orduko aldaketa izan da, aldez aurretik iragarrita zegoen txirula eta gitarra kontzertua bertan behera geratu baita, musikari baten gaixotasunagatik.

   Horrela, BOS Ensemble Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikariak diren Pedro Velak (txirula), Victor Doru Arteniek (biola), Itziar Basagoitik (biolontxeloa) eta Eugenio Tobalinak (gitarra) osatzen dute, eta Getxoko emanaldian Beethovenen eta Schuberten obrak joko dituzte.