Bost lagun atxilotu dituzte Gatikan (Bizkaia) marihuana sail batean lanean harrapatu ondoren

Actualizado: jueves, 15 septiembre 2011 17:26

BILBO, 15 Sep. (EUROPA PRESS) -

Gatikako (Bizkaia) lursail batzuen jabea eta marihuana landatzen ari ziren lau laguntzaile atxilotu zituen Ertzaintzak atzo. Agenteek ehunka marihuana landare aurkitu zituzten ezkutatuta baratzeko produktuen artean lursailetan eta berotegietan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Marihuana saila atzo eguerdian aurkitu zuten Gatikako Igartua auzoan. Leku horretatik zebilen patruila batek marihuana usaina nabaritu zuen errepidetik hurbil dauden lursail batzuetan. Agenteak lekura hurbildu ziren eta hainbat landare topatu zituzten ezkutatuta barazkien eta bestelako landareen artean, bai eta berotegi baten barruan eta inguruko lursailean ere.

Era berean, zenbait txabola aurkitu zituzten. Txabola hauetan landareen hazkundea eta lehorketa errazteko armairuak, lanparak eta bestelako ekipamendua zegoen. Izan ere, txabola hauetako baten barruan lau lagun zeuden marihuana landareak mozten lehorketa prozesua hasi ahal izateko.

Ebidentzia hauen aurrean, agenteek lursailaren jabea eta bertan lanean zeuden beste lau lagunak atxilotu zituen. Atxilotuak, gizonezko bi eta hiru emakumezko, egoitza polizialetara eraman zituzten diligentziak egite aldera eta datozen orduetan epaileraren esku geratuko dira. Agenteak atzo aritu ziren marihuana saila desegite lanetan.