Bost zauritu izan dira Galdakaon, lau autoren arteko talkan

Actualizado: jueves, 27 febrero 2014 13:50
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Lau autok talka egin dute gaur goizean AP-8 autobidean, Galdakaon (Bizkai), eta bost zauritu izan dira. Gainera, istripuak auto ilarak eragin ditu hiru orduz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Istripua goizeko 07:00etan gertatu da, ostegun honetan, otsailaren 27an, AP-8 autobidean, Galdakao parean, Donostiara bidean. Lau autoren arteko talkaren ondorioz, bost pertsona zauritu dira.

   Ertzaintzak autobideko bi errei moztu behar izan ditu Donostiara bidean, eta Txorierriko errepidetik desbideratu du zirkulazioa. Goizeko 10:00etarako auto ilararik ez zegoen jada eta trafikoak normaltasuna berreskuratu du.