Buenos Airesen egonaldia egiteko deialdi bat ireki dute, Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten artistentzat

Actualizado: viernes, 30 enero 2015 14:46
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Bitamine Faktoriak esportaziorako arte proiektuei zuzendutako deialdia ireki du, Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten artistentzat. Deialdi honi esker onuradunek egonaldi bat burutuko dute Buenos Airesen, arte ikerketako proiektuak garatzeko eta gauzatzeko helburuarekin. Lanaren prozesua maiatzetik urrira arte izango da eta egonaldia azaroan zehar burutuko da.

   Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, Atitadetó Artista Elkartearen egoitzetan sei hilabetez landuko da proiektua, eta ondoren Buenos Airesen aurkeztuko da lana, kultura garaikidearen erreferente diren hainbat tokitan.

   Buenos Airesen jarduera egutegi bat programatuko da tokiko erakundeekin, eta bertan, artistek parte hartzea izango dute aretoetan, museoetan, kulturguneetan eta galerietan, hala nola mahai inguruetan, eztabaidetan, workshopetan, topaketetan eta lan kolektiboetan bertako artista ezagunekin.

   Horrela, onuradunak esperientzia artistikoa eta esperimentala izango du, eta ahalik eta etekin handiena atera ahal izango du bizipenetatik, bai bere ibilbide profesionalerako, bai lanaren formulaziorako zein ikerketa prozesurako.

   Programak helmuga dituen eremu artistiko-kulturalak ez dira mugatzen diziplina zehatz batzutara eta, besteak beste, arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak, performance, hiriko esku hartzea, diseinua, soinuzko artea eta abar sartzen dira.