Burdinbidearen Euskal Museoak 68 tren historiko jarriko ditu abian uztailean eta abuztuan

Lurrunezko trena
EUSKOTREN
Actualizado: jueves, 29 junio 2017 13:15

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Euskotren sozietate publikoaren esku dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak 68 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu uztailean eta abuztuan, Azpeititik Lasaora bitartean. Zehazki, 32 tren lurrunezko trakziozkoak izango dira, eta 36 diesel trakziozkoak, museoaren arduradunek iragarri dutenez.

Horrela, uztailean, larunbatetan trenak 12:30ean eta 18:00etan izango dira, hilaren 22an izanik, 12:00, 13:00, 17:30 eta 18:30ean izango baitira, eta igandeetan 12:30ean, hilarn 23an izan ezik, 12:00etan eta 13:00etan irtengo baitira. Gainera, uztailaren 25ean, asteartean, tren bat izango da 12:30ean.

Halaber, abuztuan, trenak larunbatetan 12:30ean eta 18:00etan irtengo dira Azpeitiko museoaren instalazioetatik, eta igandeetan, aldiz, 12:30ean. Horrez gain, abuztuaren 15ean, asteartean, 12:30ean irteera bat izango da.

Bestalde, diesel trakziozko trenek abuztuan bakarrik zirkulatuko dute, asteartetik ostiralera, lanegunetan. Irteerak Azpeitiko instalazioetatik izango dira, eguerdiko 12:30ean eta arratsaldeko 18:00etan.

Burdinbidearen Euskal Museoak larunbatean hasiko du udako ordutegia, uztailaren 1ean: asteartetik larunbatera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, eta igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik) 10:30etik 14:00etara.

Museoak Europako tren bildumarik hoberenetarikoa dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren makinak, automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Euskadiko makina tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa bat eta munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ditu.