Busturialdeko lehen sektorea indarberritzeko Lurbizi proiektua Bermeon aurkeztuko da ostegun honetan

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2015 17:47

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Busturialdean (Bizkai) lehenengo sektorea indarberritzea bilatzen duen Lurbizi proiektuaren aurkezpena egingo da Bermeoko Kultur Etxean (Gaztelekuan) ostegun honetan, martxoaren 5ean, arratsaldeko 19:30ean hassita, egitasmoaren arduradunek iragarri dutenez.

Eskualdeko Enplegu Planaren barruan, Busturialdeko 20 udalerriek garatutako proiektua da Lurbizi, eta eskualdeko lehenengo sektorea indarberritzea eta tokiko elikadura sistema iraunkorra berreskuratzea da bere helburua.

Orain, Busturialdeko beste herrietan bilerak egin ondoren, Bermeoren txanda heldu da, eta ostegun honetan, kostaldeko herriko ekoizle eta kontsumitzaileak batu eta guztien artean lehenengo sektorearen egungo egoerari konponbidea bilatzen ahaleginduko dira.

Lurbizi proiektuaren lehenengo fasea, egun lantzen ari direna, lehenengo sektorearen diagnostikoa egitea da. Horrez gain, elikagaien ekoizpena eta kontsumoa neurtzea, eskualdeko lur funtsa sortzea, eraldaketa instalazio baten beharra aztertzea eta nekazaritzan eta abeltzaintzan aholkularitza teknikoa eskaintzea da beraien betebeharra.