Capsula, Svper eta The Magic Teapot arituko dira larunbatean Psychroma jaialdian, Bilbon

Capsula hirukotea
Foto: PSYCHROMA
Actualizado: viernes, 19 septiembre 2014 11:48
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Psikodelia, pop eta rock doinuak batuko ditu Psychroma jaialdiak larunbat honetan, irailaren 20an, Bilboko BBK aretoan, hiru talderen parte hartzearekin: Capsula, Svper eta The Magic Teapot. Kontzertuak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira eta sarrerak 12 euroko prezioa dauka, aretoko arduradunek jakinarazi dutenez

   Capsula hirukote argentinar-bilbotarra "Solar Secrets" azken diskoarekin helduko da jaialdira, Krian Music Group New Yorkeko zigiluaren laguntzaz argitaratua. Buenos Airesen sortu zen taldea, 1990eko hamarkadaren amaieran, eta berehala hasi ziren Europan zehar birak egiten eta Bilbon kokatu ziren.

   "Solar Secrets" lanerako Tony Visconti ekoizle famatuarekin (David Bowie, Iggy Pop, T. Rex) lan egin zuten, "garage-glam paradisu bat eskura emateko".

   Svper (lehen Pegasus) talde bartzelonarrak goi mailako popa eta kraut rock doinuak eskainiko ditu. Sintetizadore analogikoak eta zinta bidezko tresnak ahots sakon baten aginduetara daude talde honetan.

   Azkenik, The Magic Teapot talde bilbotar beteranoa ere arituko da larunbat honetan Psychroma jaialdian. "Gitarra eroak, ahotsezko armonia hipnotikoak, garapen onirikoak eta rock and roll kosmikoena" dira.