Carlos Urquijo ostegunean izendatuko dute Espainiako Gobernuaren ordezkari EAEn

Carlos Urquijo izango da Gobernuaren ordezkari berria EAEn
Europa Press
Actualizado: miércoles, 4 enero 2012 13:15

BILBO, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Egun PPko legebiltzarkidea den Carlos Urquijo ostegun honetan izendatuko du Ministroen Kontseiluak Espainiako Gobernuaren ordezkari Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Urquijok Mikel Cabieces ordezkatuko du karguan.

PPko iturriek Europa Press-i baieztatu diote Urquijok duen ibilbidea izan dela Gobernuko ordezkari izendatzeko arrazoi nagusia. Urquijo kargu horretan egon zen 2003an, denbora laburrean, postua arrazoi pertsonalengatik utzi zuen Enrique Villar ordezkatuz.

Aipatu iturriek adierazi dute ordezkaritzen helburua Espainiako Gobernuaren "presentzia ekonomikoa" autonomia erkidegoetan indartzea izango dela, besteak beste, inbertsioak eta Gizarte Segurantzaren gestioa bezalako alderdietan, hain zuzen ere.

PPren planteamendua Gobernuaren ordezkarien eginkizun "aktiboa" sustatzea da, lan nabarmena izan dezaten eta Gobernuak erkidego bakoitzean dituen eskuduntzen baitan burutzen dituen jarduerak "ikusgarri" egiteko.

Ildo honetan, PPn uste dute Urquijo izan daitekeela EAEko ordezkaritza "bultzatu" dezakeen pertsona, Espainiako Gobernuak EAEn egiten duen lana "ondo ezagutu dadin" arlo guztietan, eta ez bakarrik Barne Ministerio edo terrorismoaren alorretan, orain arte gertatu den bezala, baizik eta baita ekonomian ere.