Chris Paton eta Andrea Stavenhagen, Donostia Zinemaldiko nazioarteko ordezkari berriak

Actualizado: viernes, 31 enero 2014 17:19
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 31 (EUROPA PRESS)

   Nazioarteko bi ordezkari berri sartuko dira Donostia Zinemaldiaren hurrengo edizioko taldean, aurten beren postuak utziko dituzten bi kideak ordezkatzeko, alegia, erretiroa hartuko duela iragarri duen Ginger Corbett Erresuma Baturako ordezkaria, eta Federico Veiroj Latinoamerikarako ordezkaria, bere zinema proiektuetan sartuko baita buru-belarri. Horrela, haien ordez, Chris Paton eta Andrea Stavenhagen hasiko dira, Zinemalditik jakinarazi dutenez.

   Chris Patonek, Erresuma Batuko ordezkari berriak, 30 urteko esperientzia du zinemaren munduan, publizista eta erosketa agente gisa. TriStar Pictures etxean hasi zen lanean, New Yorken, eta, ondoren, DDA Public Relations etxean lan egin zuen, Los Angelesen eta Londresen.

   Horrez gain, Premier PR komunikazio agentziaren kide sortzaile izan zen. Geroago, Fortissimo Films etxeko erosketa departamentuan sartu zen. Veneziako eta Hong Kongeko zinemaldientzat lan egin du eta, gaur egun, Dubaiko nazioarteko zinemaldiko aholkularia da. Horretaz gain, Rotterdamgo zinemaldiko Cinemart koprodukzio azokako Aholkularitza Batzordeko kide da.

   Bestalde, Andrea Stavengahen, Latinoamerikarako ordezkari berria, Historian lizentziatu zen, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Zinematografiaren sustapenean eta hedapenean egin zituen lanbideko lehen urratsak, IMCINEren Film Laburren Ekoizpen Zuzendaritzan. Ondoren, Centro de Capacitación Cinematográfica delakoko Ikerketa eta Dibulgazioko zuzendariorde izan zen.

   Guadalajarako nazioarteko zinemaldian, Encuentro Iberoamericano de Coproducción Cinematográfica topaketako buru izan zen. Zinemaldi horretako Industriako zuzendari izan da 2013ko abuztura arte.  Horretaz gain, Moreliako zinemaldiaren baitan egiten den Latinoamerikako ekoizle gazteei zuzendutako Morelia Lab tailerreko zuzendarikide da.