Chrissie Hyndek Europan aurten eskainiko duen kontzertu bakarra emango du gaur Donostian

Chrissie Hynde
Foto: CHRISSIE HYNDE
Actualizado: miércoles, 22 octubre 2014 11:01
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS)

   Chrissie Hynde The Pretendrers taldeko buruak kontzertu bakarra eskainiko du aurten Europan, eta Donostiako Kursaalen izango da, gaur, urriaren 22an, iluntzeko 20:00etatik aurrera, "Stockholm" izenburuko disko berria aurkeztuz. Hamaika kantak osatzen dute lana, eta Peter, Björn and John taldeko Björn Yttlingen laguntza izan du, pop estilora hurbilduz, baladak eta tempo ertainak nagusitzen diren diskoan, Kursaaleko arduradunek adierazi dutenez.

   Hynde rockaren ikono izan da 1970ko hamarkadaren amaieratik, The Pretenders taldea lideratzen hasi zenetik. Ikasketa garaian, musikari eta kantari estatubatuarra Britihs Invasion delakoaren sareetan erori zen (The Beatles, The Rolling Stones, The Who, The Kinks) eta jotzen hasi zen.

   Etorkizunean Devo taldeko kide izango ziren musikariekin unibertsitate garaian izandako taldearen ondoren, "eta berriz ere shock egoeran", orduan The Stogges eta The Velvet Underground taldeen eraginez, berriz ere Londresera joan zen. Rock kritikari bezala, britainiar hiriburuko eszenan sartzea lortu zuen. Arrakasta izan zuen eta The Clash taldeak proposatzen zuen "back to basics" inspiraziopean eta rockaren historiari buruz zuen ezagutza sakonari esker, The Pretenders sortu zuen.

   Izen bereko disko batekin egin zuten debuta 1980ean eta hainbat zorigaitzei (bi taldekide gaindosiz hil ziren hasieran) eta talde aldaketei aurre egitea lortu zuten, bidean klasikoak utziz; aipatutakoa gehi bigarrena, "Pretenders II" (1981), eta hirugarrena, "Learning To Crawl! (1984), izan ziren adibide nabarmenenak.

   2008an "Break Up The Concrete" etorri zen, "Packed" (1990) diskotik erdi lo zegoen The Pretenders berpiztu zuen lana. Ordutik, Chrissie Hyndek bakarka aritzea erabaki du: JP Jone galesarekin erdibana egindako "Fidelity!" izan zen lehena, eta orain "Stockholm" heldu da.