CIC microGUNEk bere instalazioen katalogo bat egin du

Zentroaren instalazioetako batzuk
Foto: CIC MICROGUNE
Actualizado: miércoles, 23 julio 2014 13:13
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

   CIC microGUNE mikroteknologietan espezializatutako ikerketa zentro kooperatiboak mikroteknologia garatzeko lekua eta puntako ekipamendua eskaintzen dizkie zenbait alor eta sektore industrialetako enpresei eta eragileei, eta orain, instalazioen katalogoan jaso du hori guztia. Katalogoa hiru hizkuntzatan dago: euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz.

   Zentroko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, inguruko enpresetako produktu eta ekoizpen prozesuetan mikroteknologiak txertatzeko ahaleginean ari da CIC microGUNE, "lehiakorragoak izan daitezen egungo merkatu globalizatu honetan".

   Horretarako, zentroak bere gela garbiak eta beste gune eta ekipamendu asko jartzen ditu hainbat esparru eta sektoretako enpresen eta eragileen eskura, bakoitzak bere premien arabera erabili ditzan. Zenbait adibide zehatz ere baditu instalazioen katalogoak, ekipamendu horiek zer ekarpen egin diezaioketen beren jarduerari jakin dezaten inguruko enpresek.

   Autozerbitzu gisara kontrata daitezke zerbitzu horiek, edota CIC microGUNEko espezialisten laguntzarekin. Halaber, hainbat gune aloka ditzakete enpresek, beren premien arabera erabil ditzaten.

   Zentroak espero du mikroteknologiak garatzeko eta euskal enpresetan txertatzeko lagungarri izatea ekimen berria. "Zalantzarik ez du CIC microGUNEK sortzen duen bikaintasun jakintzaren azken xedea transferentzia dela, hau da, ahalik eta baliorik handiena helaraztea euskal enpresetara", adierazi du Nuria Gisbert CIC microGUNEko zuzendariak.

   CIC microGUNE mikroteknologietan espezializatutako ikerketa zentro kooperatibo bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren 2015eko nanoBasque estrategiaren baitan dago. CEIT-IK4, IK4-Ikerlan eta IK4-Tekniker zentro teknologikoen eta Mondragon Unibertsitatea eta Tecnunen arteko aliantza estrategiko baten emaitza da. IMEC belgikar ikerketa zentroaren laguntza du, eta Mondragon Korporazioaren babesa.