Cohen anaien "Barton Fink" emango dute bihar EHUko Donostiako campusean

Actualizado: miércoles, 9 febrero 2011 11:15

DONOSTIA, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Joel eta Ethan Coen anaiek zuzendutako eta John Turturro, John Goodman eta Judy Davis aktoreak protagonista dituen "Barton Fink" filma emango da bihar, 14:30etan hasita, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostiako campusean.

EHUko iturriek azaldu dutenez, otsailetik maiatzera Gipuzkoako campusean egingo den "Proiektatu zure filma" zinema-zikloaren baitan eskainiko da pelikula. Sarrera irekia eta dohainik izango da.