El Columpio Asesino talde iruindarrak disko berria kaleratuko du apirilaren 28an

El Columpio Asesino taldearen disko berrriaren azala
Foto: MUSHROOM PILLOW
Actualizado: jueves, 6 marzo 2014 17:57

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

   El Columpio Asesino talde iruindarrak datorren apirilaren 28an argitaratuko du bere disko berria, "Ballenas muertas en San Sebastián" izenburupean.

   "2013ko uztailaren 8an Biotzarira joan ginen, Nafarroako Pirinioaurreko herri txiki batera. Etxe txiki bat alokatu genuen, estaldura eta internetik gabe, eta hiru hilabetez elkarrekin biziutzen egon ginen", azaldu du taldeak ohar batean.

   Ildo horretan, banda nafarrak gaineratu du "etxeko egongela txikietako batean" estudio "inprobisatu" bat antolatu zutela. "Eta inguru eder eta isolatu hartan eman genion forma gure diskorik erradikalenari", adierazi dute taldekideek.

   "Ballenas muertas en San Sebastián" diskoa aurkezteko bira Tolosan (Gipuzkoa) hasiko da, apirilaren 5ean, eta ondoren, Gasteiz, Elx, Iruñea edo Badajoz moduko hirietan izango dira, besteak beste.