Dantza Plazetan programak euskal dantzen lau alarde eskainiko ditu uztailean Bilbon

Actualizado: jueves, 30 junio 2016 13:19

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udaleko Kultura Sailak euskal dantzen lau alarde antolatu ditu uztailean -hilaren 3an, 9an, 16an eta 23an-, hiriko plazetan eskainiko diren erromeria tradizionalen, dantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko xedea duen Dantza Plazetan programaren barruan.

Programa urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan gauzatzen den arren, aspalditik, uztailean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, euskal folklorea bereziki udako hilabeteetan hirira bisitan datozen pertsonei hurbiltzeko, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Emanaldiak arratsaldeko 19.00etatik aurrera izango dira, inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduarekin bat etorriz. Uztaileko alardeak eskaintzeko ardura izango dute Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak, Basurtuko Beti Jai Alai taldeak, Erandioko Goi-alde dantza taldeak eta Castaños auzoko (Bilbo) Salbatzaile dantza taldeak.