Dantza Soltearen inguruko Jardunaldiak antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak Eibarren (Gipuzkoa)

Actualizado: jueves, 26 mayo 2011 13:47

BILBO, 26 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak antolatuta, Euskal Herriko, Aragoiko, Asturiaseko, Gaztelako, Galiziako eta Extremadurako adituek herri tradizio handia duen dantza soltearen inguruko jarduera eta teoriak partekatuko dituzte maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, Eibarko (Gipuzkoa) Portalea kultur etxean egingo diren Dantza Soltearen inguruko Jardunaldietan.

Topaketen parte-hartzaileen artean, folklore taldeetako kideak, ikerlariak edo unibertsitateko irakasleak daude, besteak beste. Dantza soltearen forma herrikoiak eta garapena, eskualde bakoitzeko estiloak eta dantza irakaskuntza eta transmisioa bezalako gaiak aztertuko dituzte. Helburua publikora iristea da, "eta modu sinple baina zorrotzean egingo dute", Eusko Ikaskuntzatik adierazi dutenez.

Ekitaldi hau, Ezpalak Nazioarteko Jaialdiarekin batera egingo da. Eibar eta Iruñean egingo da Ezpalak, eta bertan dantza solteko espezialitatea duten Europako herrialdetako zazpi taldek hartuko dute parte.