Datorren astelehenean, uztailaren 4an, Gaztedi Dantzari Taldeak, "Txangoan" ikuskizun ibiltaria estreinatuko du Bilbon

Actualizado: domingo, 3 julio 2011 12:00

BILBO, 3 Jul. (EUROPA PRESS) -

Hurrengo astelehenean, uztailak 4, "Txangoa" izeneko ikuskizun ibiltaria estreinatuko du Gaztedi Dantza Taldeak Bilboko Alde Zaharrean.

180 dantzari, 10 aktore eta 40 musikariz baloiatuko dira dantza eta antzerkia batzen dituen eta Euskal Herriko folklorea beste ikuspegi batetatik erakustiko digun ikuskizuna plazaratzeko.

Bere 60. urteurrena ospatzen du Gaztedi Dantza Taldeak ikuskizun honen bidez, gainera, XII. Bilboko Kale Aldiari, Kaleko Antzerki eta Arteeen Nazioarteko Jaialdiari, hasiera emateko ohorea izango du.

Baina ikuskizun hau ez da dantza taldeak egindakoa bakarrik izango, bidali duten prentsa oharraren bidez ikusleen parte hartzea ere beharrezkoa izango dela jakinarazi dute.

Erriberako merkatuan hasi eta Areatzan amaituko da ikuskizun ibiltari folkloriko hau eta ezinbestekoa izango da ikusleen presentzia aktiboa.Ibilbidea bukatzean, Areatzan batzea daukate pentsaturik, eta Areatzako kioskoaren gainean Ibon Koteronek zuzendutako Gaztediko Gaitariek eta Adiskideak Fanfarreko kideek, lehen aldiz Bilbon, formazio berezi honekin musikalizatuko den Larrain Dantza Erraldoi bat dantzatzeko gonbitea egingo dute, eta hor ere, ikusleei parte hartzeko eskatuko zaie.

Arratsaldeko 19.15ean hasiko da ikuskizun ibiltaria Erriberako merkatutik eta Alde Zaharretik ibilbidea egin eta gero, 20.30etan Areatzan amaituko da Larrain Dantza egin ostean.

Gaztedi Dantza Taldearekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, hemen dauzkazue emaila eta telefono zenbakia:

-Komunikazioa@gaztedi.net

-676086641