David Safier eta Joaquin Bergesek, ironia literaturan hizpide Bilbon

David Safier idazle alemana
Europa Press
Actualizado: miércoles, 10 febrero 2016 11:35

   BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalak antolatutako Eztabaidak Literaturarekin ekimenak David Safier idazle alemana eta Joaquin Berges espainiarra elkartuko ditu datorren asteartean, otsailaren 16an, literaturako umoreari eta ironiari buruz hitz egiteko, biek ere maisutasun handiz erabiltzen baitituzte baliabide horiek.

   Ohikoa denez, topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Ezin izango da aretora sartu ekitaldia hasi ondoren. Saioak aldi bereko itzulpen zerbitzua izango du, eta gidaria Jon Bilbao idazlea izango da.

   "Mieses Karma" (2007) lehenbiziko eleberriarekin, David Safierrek (Bremen, 1966) milioi bat ale saldu zituen Alemanian eta arrakasta handia lortu zuen mundu osoan. Gaztelaniaz 30 edizio baino gehiago argitaratu zituen. Ondoren kaleratu dituen "Jesus liebt mich" (2008) eta "Plötzlich Shakespeare" (2010) lanek egungo literaturaren panoramako egile dibertigarrienetakoa dela baieztatu dute.

   Arrakasta horren aintzatespen gisa, 2011ean Zilarrezko Luma jaso zuen Bilboko Liburu Azokan. 2015eko amaieran "Mieses Karma hoch 2" azken lana kaleratu zuen, irakurleen artean horrenbesteko ospea eman zion gaira itzuliz.

JOAQUIJ BERGES

   Eztabaidak Literaturarekin ekimeneko hitzordu berriko bigarren gonbidatua Joaquin Berges (Zaragoza, 1965) da. Filologia Hispaniarrean lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean, "El club de los estrellados" lanarekin egin zen ezaguna, kontalari bikain gisa azaldu zen lehenengo eleberria -Gaztelaniaz idatzitako Lehenengo Liburu Onenaren Saria irabazi zuen Frantziako Festival du Premier Roman de Chambéry izenekoan-.

   Halere, "Vive como puedas" (2011), bere familiaren aginpidea ez galtzeko ahaleginetan ari den gizon bati buruzko komedia barregarria izan da, irakurleen eta liburu saltzaileen aholkuei esker, irakurleen artean arrakasta iraunkorrera eraman duena.

   Pertsonaien eta egoeren sortzaile bikain, istorio barregarrien eta hunkigarrien kontalari, "Un estado del malestar", bere hirugarren eleberrian, Bergesek umore lehergarriaren ezaugarriak nola menderatzen dituen erakusten du, erredentzio eta maitasun istorio ederraren erdian. Ondoren "Línea invisible del horizonte" argitaratu zuen, eta joan den maiatzean "Nadie es perfecto" lanak ikusi zuen argia, maiordomoa eta aristokratak dituen Ingalaterrako etxe handi batean gertatzen den eta kritikarien iritziz bere libururik dibertigarriena den dibertsio literarioa.