Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak bihar jakinaraziko dute VI. Tene Mujika bekaren irabazlearen izena

Actualizado: miércoles, 9 febrero 2011 11:19

DONOSTIA, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Debako Udalak (Gipuzkoa) eta Elkar argitaletxeak batera antolatzen duten Tene Mujika bekaren seigarren edizioaren irabazlea nor izan den jakinaraziko dute bihar, Donostian, Elkar aretoan.

Bekaren deitzaileek prentsa ohar bidez iragarri dutenez, irabazlearen izena jakinarazteko prentsaurrekoa 11:00etan hasiko da, eta han izango dira bekaren irabazlea, Xabier Mendiguren editorea eta Jesus Mari Agirrezabala Debako alkatea.