Deep Links taldeak irabazi du Arabako Musika Taldeen IX. Lehiaketa

Deep Links hirukotea, Jimmy Jazz aretoan
Deep Links taldeak irabazi du Arabako Musika Taldeen IX. Lehiaketa
Actualizado: lunes, 2 noviembre 2015 13:50

GASTEIZ, 2 (EUROPA PRESS)

   Deep Links taldea izan da Arabako Foru Aldundiak antolatutako Musika Taldeen Lehiaketaren bederatzigarren edizoko irabazlea. Epaimahaiak talde gasteiztarraren "zuzeneko ederra" nabarmendu du, britainiar pop-rockeko proposamena batekin. Robert Ramírez, Javi Martínez eta Jesús Carretero dira taldeko kideak.

   Epaimahaiak hirukotearen eszenaratzea ere nabarmendu du, eta, orobat, "musikari onak direla, argi dutenak zein musika mota egin nahi duten eta zelan eman jendeari". "Ezohiko apustua Arabako eszenatokietan", azpimarratru du.

   Horrez gain, Arabako Musika Taldeen Lehiaketako antolatzaileek Jefe Chirpa talñdearen zuzeneko "emanaldi bikaina" ere azpimarratu du, eta taldea animatu du "bere proiektua lantzen jarraitzera".