Demokrazia eta erabakitzeko eskubideari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Donostian Eusko Ikaskuntzak eta EHUk

Actualizado: lunes, 24 noviembre 2014 18:51
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 24 (EUROPA PRESS)

   Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako "Nazioak eta Estatuak XXI. mendean: demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" nazioarteko jardunaldia antolatu dute abenduaren 10etik 12ra bitartean Donostian.

   Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsorok eta EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak egin dute jardunaldien aurkezpena, gaur, Jardunaldiko Batzorde Akademikoa osatzen duten erakundeetako ordezkariekin batera: EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Université de Pau et des Pays del Adour, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Gaindegia eta Agirre Lehendakari Center.

   Eskozia, Quebec, Ingalaterra, Katalunia eta Euskal Herriko 30 espezialista inguruk, gehienak mundu akademikokoak, hiru egunetan zehar aztertuko dute Europar Batasunaren antolaketan eta bertako estatu kideengan subiranotasunaren harira abian jarritako prozesu politiko desberdinek duten eragina: lurraldetako botere politikoaren antolaketa, zentralizazio eta deszentralizazio joerak, eta erabakitzeko eskubidearen inguruko aldarrikapen berriak.

   Aurkezpenean, Dorronsorok Eusko Ikaskuntzaren ibilbide historikoan kokatu du jardunaldia, "hasieratik dimentsio sozial argiak markatutako ibilbidea eta euskal komunitateak egituratzeko bokazioa duen erakundea delako". Bestalde, Goirizelaiak azpimarratu du estatu eta nazioen testuinguru juridiko eta instituzionalean kokatzea nazioartean zabaldutako eztabaida dela eta euskal unibertsitateak ezin diola horri ihes egin.

   Horrela, ikuspegi akademiko eta zientifiko hutsetik, jardunaldi hauek "problematika honen azterketan oinarritu eta sakona egiteko kontzeptu eta edukiak garatu eta sakondu nahi ditu".

PROGRAMA

   Saioak abenduaren 10ean hasiko dira, "Europako Etorkizuna" gaitzat hartuta, Graham Avery (European Policy Center, Oxfordeko Unibertsitateko St. Antony's College) eta Alain Gagnon (Université du Quebec, Montreal) bezalako adituekin. Arratsaldez, mahai inguru batean, Katalunia, Eskozia eta Euskal Herriko ordezkariak bilduko dira gizarte eragile eta erabakitze prozesuaren inguruan eztabaidatzeko.

   "Erabaki eta eskubidea" kontzeptu politiko bikoitza izango da abenduaren 11ko lanen ardatz. Programaren barruan, gainera, Christein O'Neillek eskoziar erreferendumari buruzko hitzaldia eskainiko du, eta arratsaldez alderdi sozioekonomikoei buruzko mahai ingurua izango da.

   Azkenik, abenduaren 12ko hitzaldiek erabakitzeko eskubidearen alderdi juridikoak aztertuko dituzte, eta alderdi politikoetako ordezkariek eztabaida egingo dute jardunaldiaren itxieran. Jardunalduetara joatea librea eta doakoa da, baina aurrez izena eman behar da www.eusko-ikaskuntza.org webgunean.