Deustuko Unibertsitateak irailaren 14an ospatuko du 2015-2016 ikasturtearen hasiera

Actualizado: jueves, 10 septiembre 2015 13:43

DONOSTIA, 10 (EUROPA PRESS)

   Deustuko Unibertsitateak 2015-2016 ikasturte berria inauguratuko du datorren astelehenean, irailaren 14an, Donostiako campusean, Loiola Centrumen. Ekitaldia hasteko eukaristia bat izango da, goizeko 10:30ean, eta Donostiako Elizbarrutiko apezpiku Jose Ignacio Munilla izango da buru. Ondoren, 12:00etan, ekitaldi akademikoa hasiko da.

   Lehenik, 2014-2015 ikasturteko txostena irakurriko du idazkari nagusiak, eta jarraian, "Las tecnologías de la información y la comunicación como eje de la solución a los retos sociales de la urbanización y el envejecimiento de la población" hasiera-hitzaldia emango du Diego López de Ipiña irakasleak

   Ekitaldiari amaiera emango zaio Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guiberten eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluren hitzekin, Deustuko Unibertsitateak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.