Deustuko Unibertsitateak "Makroekonomia" argitaratu du, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasleei zuzenduta

Actualizado: martes, 11 enero 2011 14:51

BILBO, 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Deustuko Unibertsitateak "Makroekonomia" liburua aurkeztu zuen joan den Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan. Gai horren irakaskuntzan nazioarteko erreferentziazko lanaren zazpigarren edizioa eta itzulpena da.

Horrela, euskaraz argitaratu da Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleei gai horren ikaskuntza errazteko, unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez.

Hainbat irakaslek egin duen hilabeteetako itzulpen-lanak jorratzen du diziplina dinamiko eta funtsezko hori, munduan zer gertatzen den ulertzeko, ospe handiko irakasleek aurkeztuta, hala nola Robert S. Pindyckek, MITeko Slon Negozio Eskolakoak (Massachusets, AEB), eta Daniel Rubinfieldek, Berckleyko Unibertsitatekoak. Gainera, era didaktikoan eta adibide ugarirekin azalduta ageri dira gaiak.