Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta %10 igotzea errefusatu du Eusko Legebiltzarrak

Actualizado: jueves, 4 junio 2015 12:04

GASTEIZ, 4 (EUROPA PRESS)

   Eusko Legebiltzarrak errefusatu egin du Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren kopurua %10 igotzea. EH Bilduk aurkeztu du ekimena, baina EAJk, PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu dute, eta UPyDk abstentzioa eman du.

   Horrez gain, jeltzaleek, sozialistek eta popularrek gaiaren inguruan aurkeztu dituzten zuzenketak ere errefusatu egin dira Gasteizko Ganberan ostegun honetan egin den osoko bilkuran.

   EH Bilduk aurkezturiko legez besteko proposamenak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta arautzen duen sisteman aldaketa batzuk egitea barne hartzen zuen, hala nola prestazioa jaso ahal izateko erroldaren antzinatasuna hiru urtetik batera murriztea edota, esan bezala, errentaren kopurua %10 igotzea.

   Neurri hauen bitartez, PSE-EEk eta PPk aurreko legealdian onarturiko murrizketei buelta eman nahi izan die koalizio abertzaleak; izan ere, erroldaren antzinatasunaren eskakizuna urte batetik hirura igo zuten eta errentaren kopurua %7 murriztu zuten sozialistek eta popularrek.

   Azkenean, EH Bilduk aurkezturiko legez besteko proposamena atzera bota du Eusko Legebiltzarreo osoko bilkurak, EAJk, PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu dutelako; UPyD alderdiak abstentzioa eman du.