Donostia eta Pasaia arteko Ulia mendiak "tirorik gabeko parkea" izaten jarraitzeko erabakia txalotu du Eguzkik

Ulia mendia
ECOEMBES - Archivo
Actualizado: lunes, 20 agosto 2018 14:01

DONOSTIA, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Ulia mendian (Donostia eta Pasaia, Gipuzkoa) ehizak debekatuta egoten jarraituko duela txalotu du Eguzki talde ekologistak, ohar bidez. "Abiste bikaina da, batez ere 'Parke segurua denontzat' kanpainaren alde egin duten pertsona eta elkarte guztientzat". 2014 urteaz geroztik dago debekatuta ehiza Ulian, baina Eguzkiren esanetan, orain dela gutxi Epaitegi Gorenak hartu du debekua kinka larrian ipini duen erabaki bat".

Izan ere, ohiko postuetatik ehiza egiteko eskubidea, Ehiza Legeak aitortuta, gainerako lege edo araudien gainetik ipini du. Alabaina, ohiko postuen errolda osatzea foru eskumena da. "Beraz, Aldundiak erabakitzen du zer postu sartzen duen Erroldan eta zer ez". Hala, Gipuzkoako foru aldundiak abian jarri du Ulia-Mendiola eta Mendiola-Plata Itsasargia lerroko postuak Erroldatik kentzeko espedientea. "Alegia, Uliako postu guztiak, bai Donostiakoak, bai Pasaiakoak. Gauzak horrela, eta dena ondo bidean, Uliak jarraituko du tirorik gabeko eremua izaten".

Horrenbestez, Eguzki taldeak nabarmendu du Aldundiak 'Parke segurua denontzat' kanpainaren "arrazoi berberak" erabili dituela erabaki hori hartzeko. "Normalean ez dugu arrazoirik izaten Aldundiaren bioaniztasun alorreko politika eta, zehazkiago, ehiza-politika txalotzeko. Baina kasu honetan egin, egingo dugu, erreparo handirik gabe, gainera".

Kanpainaren manifestua honako hauek izenpetu dute, besteak beste: Herri Ametsa Ikastola, San Luis de La Salle Ikastetxea, Itsas Mendi Elkartea, Fortuna Mendi Elkartea, Trintxer Mendi Taldea, Mendizaleak Herrera, Itsastarrak Mendi Taldea, Club Vasco Camping, Club Atletico Trintxerpe, Pasaia Kayak, Donosti Kayak, Asociación de Vecinos de Ulia, Jaizkibel Amaharri, SEO Donostia, Eguzki Talde Ekologista, Ugatza Ornitologia Taldea, Itsas Enara Ornitologia Taldea, Haritzalde Natura Elkartea-Ekologistak Martxan, Uliako Lore Baratzak, Amigos de Ulia, Katubihotz, Asociación Boj eta Kalapie Txirrindulari Elkartea.