Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialak lau emanaldi berezi izango ditu

Lau emanaldi berezi
DONOSTIAKO ZINEMALDIA
Actualizado: sábado, 19 agosto 2017 10:27

DONOSTIA, 19 Ago. (EUROPA PRESS) -

Donostia Zinemaldiaren (irailaren 22tik 30era) Sail Ofizialak lau emanaldi berezi izango ditu, hiru lan gehitu bazaizkio Fernando Franco zuzendariaren "Morir" filmari.

Honela, Albert Dupontel (Saint-Germaine-en-Laye, Frantzia, 1964) frantsesaren "Au revoir là-haut"/"See You Up There" ikusi ahal izango da, zeinek aktore gisa lan egin duen Gaspar Noé eta Jacques Audiard zuzendarientzat; hark egindako filmen artean daude, adibidez, "Bernie" (1996), haren lehen lana, eta "9 mois ferme" (2012), 2013ko Perlak sailari amaiera eman zion eta gidoi onenaren eta emakumezko aktore onenaren (Sandrine Kiberlain) Cesar saria jaso zuen filma.

Orain, Dupentelek, zuzendu, protagonizatu eta idatzi du, izen bereko eleberria idatzi zuen Pierre Lemaitre egilearekin batera, azken film hau. Halaber, "Wonders of the Sea 3D", Schwarzeneggerrek ("The Terminator", "Total Recall") ekoitzi eta kontatutako filma eskainiko da, hiru urtez filmatu dena, hasi Fijietatik eta Bahametara arteko urpeko munduetan.

Jean-Michel Cousteau (Toulon, Frantzia, 1938) esploratzaile eta ekoizleak, Jaques-Yves Cousteauren semeak, Jean-Jacques Mantello izan du zuzendarikide film honetan. Mantello aurrendari izan da urpeko zinemagintza hiru-dimentsiodunean; haren lanen artean, kasurako, 2009an Belodromoan proietatutako "Ocean World 3D" filma dago.

Bestalde, "Kimi no Na Wa" / "Your Name" iaz estreinatu zen Donostian, eta Japoniako animazio-film arrakastatsuena izan da txartelen salmentari dagokionez; bada, filmaren ekoiztetxeak "Uchiage hanabi, shita kara miruka? Yoko kara miruka? / Fireworks, Should We See it From the Side or the Bottom?" aurkeztu du aurten. Akiyuki Shinbok (Fukushima, Japonia, 1961) eta Nobuyuki Takeuchik zuzendua, Shunji Iwai-ren izen bereko telesaila da filmaren oinarria.

Hiru obra horiek osatuko dute Sail Ofizialeko emanaldi berezien atala, Fernando Francoren (Sevilla, Espainia, 1976) jada iragarritako "Morir" filmarekin batera. Francok bi sari eskuratu zituen Donostian bere lehen lanarekin ("La herida"): Epaimahaiaren Sari Berezia eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra (Marian Álvarez).

Hala, dagoeneko iragarri dira aukera ofizialeko filmetatik hemezortzi. Datozen asteetan, saila osatuko duten gainerako filmak jakinaraziko dira.