Donostia Zinemaldiko 64. edizioan filmek on line izena emateko epea zabalik da

Actualizado: lunes, 18 enero 2016 12:14

DONOSTIA, 18 (EUROPA PRESS)

   Donostia Zinemaldiko 64. edizioan parte hartu nahi duten filmek lehen hautaketarako on line izena emateko epea jadanik irekita dute. Lehen hautaketa honetarako filma luzeen onarpena uztailaren 18an amaituko da, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   Izena ematen duten film guztiak Zinemaldiko programazioa osatzen duten sail guztietarako kontuan hartuak izango dira, Zinema Eraikitzen eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketarako ezik, sail hauek berezko deialdia izango baitute maiatzean eta ekainean, hurrenez hurren, eta, beraz, horietan parte hartu nahi dutenek orain ez dute izenik eman behar.

   Parte hartzeko arauen inguruko informazio guztia, sail ezberdinetako arautegiak eta izena on line emateko formularioa Donostia Zinemaldiako webgunean eskuragarri daude: http://www.sansebastianfestival.com/2016/filmen_izen_ematea/1/3514/eu