Donostiako 49. Heineken Jazzaldia eguzkiarekin eta uda sasoiko tenperaturekin hasiko da asteazkenean

Actualizado: lunes, 21 julio 2014 14:23
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 21 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Heineken Jazzaldiaren 49. aldia hasiko da asteazkenean, uztailaren 23an, eta eguraldi lasaia espero da, eguzkitsua eta uda sasoiko tenperaturekin, Euskalmet Meteorlogiaren Euskal Agentziak jakinarazi duenez.

   Modu honetan, goizean goiz laino maskal batzuk agertuko diren arren, laster desagertu eta zeruan eguzkia gailenduko da, eta beraz, eguraldi dotoreaz goza ahal izango da.

   Gainera, eguerdi partean ipar-ekialdeko haize leuna altxatuko denez, tenperatura ez da larregirik igoko eta neurriko beroa egingo du. Zehazki, 15-16 graduko tenperatura minimoa eta 25-26 graduko maximoa espero dira.

   Hurrengo egunetako joerari dagokionez, ostegunean, uztailaren 24an, eguraldiak ez dauka aldatzeko trazarik; eguzki giroak jarraipena
izango du eta termometroa udako balio atseginetan mugituko da. Ostiralean, uztailaren 25ean, baliteke zaparrada trumoitsuren bat botatzea, baina tenperatura altu samarrarekin jarraituko dugu.