Donostiako 49. Heineken Jazzaldiak 140.000 ikus-entzule bildu ditu

Trinitate plazako kontzertuetako bat
Foto: HEINEKEN JAZZALDIA
Actualizado: lunes, 28 julio 2014 13:45
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 28 (EUROPA PRESS)

   Donostiako 49. Heineken Jazzaldia "poztasun giroan" amaitu da, programatutako jarduera ugarietara joan den ikusleen kopuru handiak eta komunikabideetan argitaratu diren erreferentzia onek berretsi egin baitute jaialdiaren arrakasta, hala alde artistikotik, nola antolakuntzakotik. Horrela, jaialdiaren arduradunek egindako balantzearen arabera, aurtengo edizioak 140.000 ikus-entzule bildu ditu, haietako 12.650 ordainpeko kontzertuetan.

   Programazioak 112 kontzertu biltzen zituen, horietatik 78 doakoak, hirian zehar banatutako 17 agertoki ezberdinetan banatuak. Guztiak normaltasun osoz burutu dira eta, oro har, eguraldi ona egin du, hilaren 24ko gaueko zaparrada batzuk salbu.

   Ohikoa den bezala, jaialdiaren "jazz esentzia" Trinitate plazan, Kursaal auditoriumean eta Victoria Eugenia antzokian bildu zen. Chick Coreak eta Stanley Clarkek piano eta kontrabaxu bikote formatuan Kursaalen eskaini zuten kontzertua "jaialdiaren historiara pasako da", eta ikus-entzuleek gogo biziz txalotu zuten bi musikarien elkar ulertzea.

   Gainera, aretoa "ia lehertu" egin zen bisean Bobby McFerrin beraiekin abestera azaldu zenean. McFerrin bezperan Trinitate plazan egona zen, "espiritualez osatutako" errepertorioa eskaintzen, eta ikus-entzuleak bere ohiko begikotasun eszenikoz bereganatu zituen.

   Halaber, Trinitate plazatiko igaro ziren, besteak beste, Enrico Rava, John Scofield eta Überjam, Dave Holland eta Prism, Sun Ra Centennial Arkestra eta Marshall Allen, Dee Dee Bridgewater eta Kristin Asbjornsen.

   Kursaal auditoriumean ere errezitaldi handiak izan ziren, hala nola Bugge 'n' Friends (Bugge Wesseltoft norvegiarraren azken proiektua eta Toshiko Akiyoshi eta Lew Tabackin.

   Jaialdiko unerik hunkigarrienetako bat Akiyoshik Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuenean izan zen; antolakuntzak pianista eta orkestra zuzendari japoniarraren ezaugarri gizatiar eta artistikoak nabarmendu zituen. Ekitaldia Basque Culinary Centerren izan zen eta lehen aldiz publiko orokorrak ekitaldira joateko aukera izan zuen. Akiyoshik kontzertu txiki bat eskaini zuen eta haren ostean ekitaldira bertaratutako komunikabideen galderak erantzun zituen.

   Victoria Eugenia antzokiak abangoardiako jazza hartu zuen: Muhal Richard Abrams pianoista, Wadada Leo Smith tronpetista eta Krzysztof Penderecki musikagileak zinemarako egindako soinu bandekin An On Bast eta Maciej Fortuna poloniarrek egindako proiektua. Halaber, Orkestra Gizonen Orkestrak Kurt Weillen abestietan oinarrituta osatutako ikuskizunaren bi emanaldi izan ziren.

AGERTOKI BERDEA

   Jende gehien bildu duten kontzertuez hitz egiteko, bukaeratik hasi dira antolatzaileak, Agertoki Berdean uztailaren 26an aritu zen Vintage Trouble talde estatubatuarrak "dena eman" zuen eta ikus-entzuleek "ederki" eskertu baitzuten.

   Hondartzan "kontzertu gogoangarri ugari" izan dira aurtengo edizioan: The Kinks taldeko buru ohi Ray Davies; George Clinton eta Parliament/Funkadelic; Echo & The Bunnymen eta Wire; The Horrors; James Vincent McMorrow; Austra; edota Delorean.

   San Telmo Museoa "esperimentazio artistikorako gune" izan da beste behin, euskal eta europar artisten sorgune. Horrela, handik igaro ziren John Tilbury, Sabin Bikandi eta Kukai dantza konpainiak "Bat-batean" sorkuntza berritzailea eskaini zuten. Telmo Trioren (Hasier Oleaga, Guillermo Lauzurica eta Fanfy artista frantsesa) proposamenak ere forma eta eduki berriak eskaini zituen.

   Iñaki Salvador piano jotzaileak Andrzej Olejniczak eta Maciej Fortuna musikari poloniarrekin egindako bi lan aurkeztu zituen, eta Aitor Furundarena soinu jotzaileak Pascal Battus artista frantsesarekin osatutako egitasmo interesgarria.

GASTRONOMIA ETA MUSIKA

   Bestalde, Basque Culinary Centerrek eta Mugaritz jatetxeak berriz ere gastronomia eta musika uztartu zituzten, eta jaialdiko ohiko agertokiei beste batzuk gehitu zitzaizkien, horien artean, Botanika eta Dabadaba, Maria Cristina hoteleko terraza eta San Martin Azoka.

   Kursaaleko terrazak eta Nauticool Club Nauticoaren terrazan dagoen agertokiak euren gustuko musika bilatu eta aurkitzen zuten milaka pertsonen joan-etorria ikusi zuten egunero. Txikijazz haur eta familientzat sortutako jaialdi paraleloak 2013an lortu zuen arrasta berretsi du bigarren edizio honetan, eta haurrek musika entzuteko, dantza egiteko, eskulanetan aritzeko eta, oro har, artearekin ikasi eta gozatzeko aukera izan dute.

   Horrela, dantza jazz, funky, music box, perkusio, dj app tailerrak izan dira, eta Txikijazzeko kontzertuetan musikari apartak aritu dira, hala nola Rene Marie, Joseba Irazoki, Mac Jeara's Band, Rock'n'Kids Band eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Musika Gela.

   Azkenik, antolatzaileek nabarmendu dute Heineken Jaialdiak "lan handia" egin duela sare sozialetan. Horrela, argazki lehiaketa bat antolatu du Instagramen lehen aldiz eta mugimendu handia izan da Facebook eta Twiterren, 10.000 eta 6.000 jarraitzaileren langa gaindituz, hurrenez hurren.