Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea, otsailaren 19ra arte zabalik

Actualizado: martes, 11 febrero 2014 14:27
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 11 (EUROPA PRESS)

   Heineken konpainiak Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko kartela hautatzeko lehiaketa antolatu du beste behin, eta lanak aurkezteko epea otsailaren 19ko arratsaldeko 19:00ak arte egongo da irekita. Jaialdia uztailaren 23tik 27ra bitartean egingo da, Donostian.

   Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saria 1.200 eurokoa da eta, "Heineken Jazzaldia Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa eta tradizio handienetakoa izaki, irabazleak bere diseinua milaka pertsonei helarazteko aukera izango du".

   Irabazlea hautatzeko, www.heinekenjazzaldia.com webgunean jendearen boto gehien jasotako hamar hautagaiak aukeratuko dira aurretik. Beste hamar kartel, Heineken España konpainiak hautatuko ditu Jazzaldiarekin batera.

   Kartel irabazlea hautatuko duen epaimahaiak laster jakinaraziko diren hainbat arlotako kideak bilduko ditu, eta haiekin batera izango dira Heineken Jazzaldiko Antolakuntza Batzordeko bi kide eta Heinekenen bi ordezkari.

   www.heinekenjazzaldia.com webgunearen bitartez finalistak hautatzeko bozketan parte hartzen dutenen artean bi abonu eta Heinekenek aukeraturiko lau izarretako hotel batean bi pertsonentzako ostatua zozkatuko dira. Otsailaren 24ko 11:00etatik martxoaren 10eko 18:00ak arte eman ahal izango da botoa.