Donostiako 49. Jazzaldian parte hartuko duten bertoko taldeak hautatzeko kontzertuak urtarrilaren 8an hasiko dira

De 2 en Blue Band iazko edizioan
Foto: HEINEKEN JAZZALDIA
Actualizado: jueves, 2 enero 2014 14:20

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

   Donostiako 49. Heineken Jazzaldian joko duten bertoko hamar taldeak aukeratzeko prozesua aurrera doa, eta jendaurreko kontzertuak urtarrilaren 8an hasiko dira, ondoren behin betiko zerrenda osatzeko. Donostiako Jazzaldia uztailaren 23tik 27ra arte izango da.

   Antolakuntzak jakinarazi duenez, aurten aurkeztutako 48 proposamenen artean eta taldeek bidali dituzten grabazioetan oinarrituta, 49. Heineken Jazzaldiko Antolakuntza Batzordeak 15 talde hautatu ditu Donostian urtarrila eta apirila bitartean kontzertuak eskaintzeko.

   Zuzeneko emanaldi horien ondoren, Antolakuntza Batzordeak, kalitate artistikoa eta publikoaren erreakzioa baloratuta, hamar talde aukeratuko ditu 49. Heineken Jazzaldiko programazioan sartzeko.

   Kontzertuak FNACeko Forum gunean, Altxerri tabernan eta Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan izango dira, doako sarrerarekin (Club aretoaren kasuan gonbidapenak jaso beharko dira Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan).

   Lehen kontzertua Sky Beats taldeak emango du, urtarrilaren 8an, eta ondoren, Garob (urtarrilak 10), Imago 4 (urtarrilak 13), Alvaro F. Gaviria (urtarrilak 24), Luismi Segurado Trio (urtarrilak 29), The Soul Messengers (otsailak 4), Apparental Mad (otsailak 6), El Síndrome de Stendhal (otsailak 21), Reunion Big Band (otsailak 25), SMUZtrio (otsailak 27), Seminal Jazz (martxoak 13), FMA Trio (martxoak 14), Donostiako Musika eta Dantza Eskola (martxoak 18), Maldataskull Trio (martxok 27) eta Bost (martxoak 28) igaroko dira.