Donostiako 50. Heineken Jazzaldirako hautaketa prozesuan arituko diren tokiko taldeen emanaldiak ostiralean hasiko dira

Iazko emanaldietako bat
Foto: HEINEKEN JAZZALDIA
Actualizado: miércoles, 7 enero 2015 17:21
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 7 (EUROPA PRESS)

   Donostiako 50. Heineken Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesuaren barruan behin betiko zerrenda erabakitzeko balioko duten ikus-entzuleen aurreko emanaldiak datorren ostiralean, urtarrilaren 9an, hasiko dira. Heineken Jazzaldia uztailaren 22tik 26ra ospatuko da.

   Antolakuntzak jakinarazi duenez, aurten aurkeztu diren 45 proposamenetatik, parte hartzaileek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Batzorde Antolatzaileak 15 talde hautatu ditu, Donostiako hainbat agertokitan jo dezaten urtarriletik martxora bitartean. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, Batzorde Antolatzaileak, kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, 50. Heineken Jazzaldiaren programazioan sartuko diren hamar taldeak hautatuko ditu.

   Saioak Forum FNACen, Altxerrin eta Victoria Eugenia Klubean izango dira, doako sarrerarekin (Klubaren kasuan, aldez aurretik, Victoria Eugenia Antzokiaren leihatiletan hartu beharko dira gonbidapenak).

   Emanaldiak ostiralean hasi eta martxoaren 26an bukatuko dira, eta ondorengo talde hauek joko dute: Z-Bone Project, Lara Vizuete, Orbital, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, Dynamic Trio, The Soul Messengers, Onna Marun, Totem Trio, Reunion Big Band, Paul San Martín & Romain Gratalon, Pemptousia, Maldataskull, Unity, La Guachafita eta Give Me Five.