Donostiako 59. Zinemaldiak kartelen lehiaketarako deialdia egin du

Actualizado: viernes, 18 marzo 2011 17:51

DONOSTIA, 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Zinemaldiak 59. ediziorako diseinua eta kartelak aukeratzeko lehiaketarako deialdia egin du leheengo aldiz. Lehiaketaren helburua Zinemaldia hainbat lekutan sustatzeko eta iragartzeko beharrezkoak diren kartelak aukeratzea da, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Proposamenak aurkezteko interesa daukaten diseinu grafikoko lantoki eta agentziek nahiz banakoek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan. Lehiaketa nazioartera zabalduko da eta mundu osoko pertsona fisikoak eta juridikoak aurkeztu ahal izango dira bertara.

Ekimen honen bidez, Donostiako Zinemaldiak aukera berberak eman nahi dizkie mundu osoko diseinatzaileei ekitaldia sustatzeko proposamenak aurkezteko orduan, hots, hala jada sendotuta daudenei, nola hasiberriak direnei.

Parte-hartzaileek Zinemaldiaren webgunean dauden oinarrien arabera aurkeztu beharko dituzte zirriborroak. Deialdia gaur bertan zabaldu eta apirilaren 15ean amaituko da.