Donostiako diskoteka batean sakelako bederatzi telefono "deskuiduan" lapurtzeagatik, 22 urteko gizon bat atxilotu dute

Publicado: lunes, 19 febrero 2018 18:00

DONOSTIA, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igandean, Donostian, "deskuiduan" sakelako bederatzi telefono eta dirua lapurtzea egotzitan. Lapurretak diskoteka batean gertatu ziren, biktimek haien jabetzak zaintzarik gabe utzi zituztenean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Igande goizaldeko 05.00ak jota zirela, Ertzaintzak dei bat jaso zuen Donostiako diskoteka batetik jakinarazteko gizonezko bat atxikita zutela, zenbait emakumeren poltsetan lapurtzen harrapatu baitzuten. Ertzaintzaren patruila batzuk berehala hurbildu ziren lokalera eta haien kargu hartu zuten susmagarria. Miatu eta sakelako bederatzi telefono eta 300 euro aurkitu zizkioten. Agenteek zenbait lapurreta delituren akusaziopean atxilotu zuten gizonezkoa, eta objektuak kendu zizkioten.

Atxilotuak 22 urte ditu, polizia dependentzietara eraman zuten, eta epailearen aurrera eraman zain dago. Orain arte, guztira zazpi biktimen salaketak jaso dira. Biktima guztiak emakumezkoak dira eta haien telefonoak berreskuratu dituzte.