"Donostiako inauteriaz goza ezazu" selfie lehiaketaren argazki irabazleak hautatu dituzte

Argazki irabazlea
DONOSTIA FESTAK
Actualizado: miércoles, 22 marzo 2017 17:11

DONOSTIA, 22 Mar. (EUROPA PRESS) -

Monica Gracia Balaña errenteriarrak bidalitako argazkiak irabazi du "Donostiako inauteriaz goza ezazu" selfie lehiaketaren lehen edizioa. Saria Rio de Janeiroko 2018ko Inauterietarako bidaia bat da, bi lagunentzako. Bigarren saria Elizabeth Ramirez Rodriguez donostiarrak lortu du, eta datorren urtean Donostiarekin senidetutako Wiesbaden hiriko inauterietara joateko aukera izango du.

Donostia Festak eta Donostia Turismoa erakundeek elkarlanean antolatutako "Donostiako inauteriaz goza ezazu" lehiaketarako deia joan den otsailean egin zen. 2017an hiriko inauterietara etortzen ziren guztien parte hartzea aktibatzea zen helburua, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

Guztira 78 argazki aurkeztu dira eta, horietatik, Donostia Festak-ek 51 eman ditu ontzat. Lehiaketan bete beharreko baldintzen arabera, argazkiak Donostia hirian egin behar ziren, inauterietan, eta argazkia lehiaketara aurkezten zuen pertsonak agertu behar zuen. Parte hartzaileek selfie edo argazki pertsonal bat aurkeztu behar zuten, eta bertan mozorrotuta agertu.

Martxoaren 9tik 13ra arte (biak barne), ontzat emandako 51 argazkiei botoa emateko aukera egon da Donostia Festak-en Facebookeko profilean. Guztira, 2.082 "Atsegin dut" jaso dira.