Donostiako Kursaal Fundazioak haurrentzako "Biola ez dago bakarrik" ikuskizuna eskainiko du larunbatean

Biola izango da protagonista
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Actualizado: viernes, 2 diciembre 2011 11:34

DONOSTIA, 2 Dic. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Kursaal Fundazioak haurrei zuzenduriko "Biola ez dago bakarrik" ikuskizuna antolatu du, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (EOS) lankidetzan, larunbat honetarako, abenduaren 3rako, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Ganbera Aretoan.

Kontzertua bost urtetik gorako haurrentzako da, eta Biolindaren istorioa kontatzen da bertan. Biolinda italiar biola bat da, Cremonan jaioa eta umore-sen handikoa, eta sol notako haria desagertu zaio. Denbora asko darama musika jo ezinik eta, horrez gain, bakarrik dago; hortaz, ez aspertzeko, begiak itxi eta txalotu zuten eta zoriontsu egin zuten agertokietara itzultzen dela imajinatzen du.

Alabaina, gaurko eguna berezia izango da: biolinak eta biolontxeloak bisitatuko dute eta, gainera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko biola-sail osoa etorriko zaio konpainia egitera. Biola da gambak ere ikuskisun bat egingo dio, eta harekin batera aspaldiko denborak eta ia ahaztuta zeuzkan doinuak gogoratuko ditu. Haiei esker, zaila izango da Biolinda berriz ere bakarrik sentitzea. Biolak bere tokia aldarrikatzen du, eta, ondo merezita, protagonista eztabaidaezina bihurtuko da.

Kontzertu honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoko biola sailak parte hartuko du, eta, besteak beste, Piazzolla, Bartok eta Iradierren obrak interpretatuko ditu.