Donostiako Orfeoiak Epilan (Aragoi) emango ditu urteko lehen emanaldiak

Donostiako Orfeoia
ORFEONDONOSTIARRA.ORG
Actualizado: jueves, 13 enero 2011 14:58

DONOSTIA, 13 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Orfeoia Aragoiko Epila hirira joango da asteburu honetan urteko lehenengo kontzertuak emateko. Larunbatean kontzertu bat eskainiko du, eta igandean, Santa Maria la Mayor elizan kantatuko du Mariano Rodriguez de Ledesma konpositore zaragozarraren mezan. Abesbatzaren zuzendaria Jose Antonio Sainz Alfaro izango da bi saioetan eta Aragoiko Erresumako Orkestra Sinfonikoak ere parte hartuko du.

Orfeoi donostiarreko iturriek jakinarazi dutenez, larunbateko kontzertuarekin, Epilako Udalak kultura-jardueretarako Unibertsitate Popularrean eratu duen tokia inauguratuko du abesbatzak. Egitaraua 17:00etan hasiko da eta 60 bat minutu iraungo du, eta lehen zatian Brahms eta Strauss-en lanak entzungo dira; bigarren zatian, berriz, abesbatzak eta orkestrak Mozart, Verdi, Sorozabal eta Olaizolaren piezak eskainiko dituzte.

Igandean, Mariano Rodriguez de Ledesma konpositorearen meza izango da Maria la Mayor eliza zaharberritzeko obren bukaera ospatzeko ekitaldi nagusia, 1984an hasia baitzen. Aragoiko Gobernuak, Zaragozako Diputazioak, Epilako Udalak eta parrokiak berak ordaindutako obra hauekin, tenpluak berreskuratu egin du bigarren dorrea, XVIII. mendeko jatorrizko proiektuan bertan jasota zegoena.

Requiem meza bat hautatu da aukera honetarako, tenplu honetan egin zen lehen zeremonietako bat Arandako kondearen hileta-elizkizuna izan baitzen.