Donostiako San Telmo Museoak "Metropolis" filmari buruzko erakusketa bat ireki du

Foto: DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: miércoles, 17 septiembre 2014 17:44
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)

   Donostiako San Telmo Museoko Laborategi Guneak Fritz Langek 1927an zuzendutako "Metropolis" filmaren inguruko "Metropolis: berreskuratutako maisulana" erakusketa eskainiko du gaurtik azaroaren 2ra bitartean. Deutsche Kinemathek-Museum für Film und ernsehenek ekoitzia izan den eta F.W. Murnau Stiftung eta STMren lankidetzarekin egin den erakusketa ibiltari honek pelikularekin zerikusia duten 115 argazki, akuarela, marrazki eta grabatuen erreprodukzio aurkezten ditu, beste hainbat ikus-entzunezkorekin batera.

   Museoko arduradunek gogorarazi dutenez, "Metropolis" filma zinemaren historian eragin handiena izan duenetakoa da. Fritz Langen ikuspegi artistikoari zor zaio, bai eta bere kolaboratzaileen trebetasunari ere.

   Erakusketak maisulanaren sortze prozesuko jatorrizko dokumentu ugariren erreprodukzioak bildu ditu. Filmaketa lan prozesuko argazkiek agerian uzten dute egindako ahalegin izugarria eta parte hartzaileen sormena. Erakusketak filmaz ere badihardu. Lehen aldiz erakutsi eta gutxira laburtu egin zuten arren, 2008an filmaren kopia ia osoa aurkitu zuten Buenos Airesen eta horrek Gizateriaren Ondare gisa aitortutako film hau hobeto ulertzen lagundu du.

   "Metropolis: berreskuratutako maisulana" Berlingo Deutsche Kinemathek filmotekak sortu zuen eta 2010ean inauguratu zen, filmaren bertsio zaharberritua estreinatu zenean. Parisen, Turinen eta Toulousen izan ondoren, Donostian ikusgai izango da, Zinemaldiko 62. edizioarekin eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemarekin bat eginez, azken honek bere 25. urteurrena betetzen duelarik.